Arrautzak nola ekoitzi eta merkaturatzen diren jakiteak lagundu egingo digu egoki maneiatzeko eta kontsumitzeko irizpideak izaten.
El huevo es un alimento sano y con un alto valor nutritivo. Podemos hacernos una idea si pensamos que tiene todo el material necesario para formar un ser vivo.
Arrautza elikagarri balio handiko elikagai osasuntsu bat da. Izaki bizi bat osatzeko gaitasuna dituela baino pentsaterik ez daukagu.
Kontsumitzen ditugun arrautzak oilo-ustiategietan ekoizten dira, oro har. Ustiategi horiek atxikirik izaten dituzte arrautzak sailkatu, ontziratu eta biltegiratzeko instalazioak.
Oiloek 18 bat aste izaten dituzte ustiategira iristen direnean, eta bertan egoten dira euren bizitza emankorra amaitzen den arte. Epe horretan, espezializatutako profesionalek kontrolatzen dituzte hegaztien osasun eta ongizate baldintzak. Gainera, aholkuak ematen dizkiete ekoizleei.
Gaur egun, Europako legedia zorrotzak (animalien osasun, animalien ongizate, trazabilitate eta arrautzen etiketatze arlokoa) arautzen du giza kontsumorako arrautzen ekoizpena. Horrela, bermatzen egiten da egoki ekoitzi dela eta azken produktua segurua dela.
Legedia betetzen dela ziurtatzeko, aldian behingo kontrolak egiten dira ekoizpen ustiategietan bertan eta arrautzak sailkatu, ontziratu eta biltegiratzeko zentroetan.
Administrazioak, banaketa-enpresek eta ekoizleek beraiek egiten dituzte kontrolak ustiategietan.
Azken urteotan, giza kontsumorako arrautzen ekoizleek egokitu egin dituzte euren ustiategiak eta lan egiteko modua, eskakizun horien guztien arabera.
Oiloek erruten dituzten arrautzak egunero jaso eta eramaten dira sailkapen instalazioetara. Arrautzak kalitatearen eta pisuaren arabera sailkatzen dira.
Arrautzak sailkapen eremuan sartu orduko, begiz ikuskatu eta baztertu egiten dira giza kontsumorako zikin, pitzatuta edo puskatuta dauden arrautzak edo tamaina edo itxura arraroak dituztenak. Horrela, kontrolatu egiten da oskolaren edo kanpoko kutsadura arrautzara ez sartzea. Bestalde, analisiak egiten dira freskotasuna, gorringoaren kolorea eta oskolaren kalitatea zehazteko.
Lehenengo hautaketa hori gainditzen duten arrautzak baino ez dira sailkatzen A kategorian eta horiek zuzenean izaten dira giza kontsumorako; horregatik jartzen du A kategoria arrautzen kutxetan.
Baztertzen diren arrautzak B kategorian sailkatzen dira eta horiek giza kontsumorako izan daitezke, betiere arrautzez egindako produktuen industrian erabiltzen badira. Industria horietan tratamendu teknologikoak aplikatzen zaizkie arrautzei, arrisku sanitarioak ezabatzeko. Halaber, industriako beste erabilera batzuetara ere (xanpuak egiteko...) bidera daitezke.
Kalitatearen arabera sailkatu ostean, A kategoriako arrautzak pisuaren arabera sailkatzen dira.
Pisuaren arabera, honela sailkatzen dira arrautzak:
Sailkatze prozesuan arrautza bakoitzari bere kodea jartzen zaio. Kode horrek informazioa ematen du ustiategiari eta ekoizpen moduari buruz:
Kodea osatzen duten zenbakiek honako egitura eta esanahi hau dute:
Arrautzak sailkatu ostean, kutxetan sartzen dira. Kutxa horiek zenbait tamaina eta formatukoak izaten dira.
Trazabilitatearen helburua da eraginkortasuna hobetzea elikakatean elikagaien kaltegabetasuna kontrolatzen denean.
Arrautzak sailkatu ostean, kutxetan sartzen dira. Kutxa horiek zenbait tamaina eta formatukoak izaten dira.
Kutxa guztiek informazio hau izan behar dute euren etiketetan, ikusteko eta irakurtzeko moduan:
Arrautzen etiketek nahitaez jaso behar dute informazio hori guztia; baina, informazio zehatzagoa ere eman daiteke: hazkuntza metodoa, errute-data, olioaren elikadura edo arrautzaren osagai nutritiboa.
Gaur egun, bada araudi bat giza kontsumorako arrautzak erruten dituzten oiloen ongizatea arautzeko. Nolanahi ere, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, Europa mailako araudi zorrotzago bat jarriko da indarrean.
Araudi horrek debekatu egiten du "ohiko" kaioletan ekoiztea gizakien kontsumorako arrautzak. Beraz, data horretatik aurrera, "aberastutako" kaioletan (oiloentzako leku handiagoa, hondar-bainera, habia, horma-habia eta iltzea dauzkatenak) ekoitzitzako arrautzak edo kaiolarik gabeko sistemen bidez ekoitzitakoak baino ezin izango dira merkaturatu. Zein dira, ordea, kaiolarik gabeko sistemak? Hegaztitegiak (lurreko oiloak, habiak dituzten hainbat "solairu"tako nabeetan), landako ekoizpena (parkeetara irteteko aukera ematen dutenak) edo ekoizpen ekologikoa (parkeetara irteteko aukera ematen dutenak eta elikadura ekologikokoak).
Gaur egun, arrautzen ekoizpen sektorea eraldatzen ari da, azken produktuaren kalitatea mailarik handienekoa dela bermatzeko, betiere animaliekiko begirunea erakusten duten sistemak erabilita.
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net