Elikadura-ohitura berriak direla eta, gero eta gehiago kontsumitzen dira prestatutako eta kontsumitzeko prest dauden produktuak, besteak beste, moztu eta prestatu behar ez diren entsaladak, horrela denbora laburragoa behar baitugu horiek prestatzeko. Bada, ildo horri jarraiki, teknologia berriei esker, luzatu egin ahal izan da horrelako produktuen bizitza erabilgarria.
IV. gamako terminoak honako hauei egiten die erreferentzia: tenperatura altuko tratamendurik izan ez duten ortuariak, frutak eta barazki freskoak. Horiek prestatuta egoten dira (zatituta edo moztuta), garbituta eta ontziratuta, eta bere horretan kontsumitu edo prestatu ahal dira.
Produktu horiek ez dute ez gehigarririk, ez kontserbatzailerik izaten eta, ondorioz, ezinbestekoa da horiek hotzean gordetzea. Produktu horien iraungitze-data zazpi egunekoa da gutxi gorabehera.
Izena erabilitako teknologia mailarekin dago lotuta:
Barazkiak eta frutak biltzeko, fabrikatzaile bakoitzak ontze-baldintza batzuk ezartzen ditu. Normalean, barazkiak eta frutak bildu ostean, azkar hozten dira, kalitatea gal ez dezaten. Ondoren, produktuak hautatu egiten dira.
Jarraian, garbitu egiten dira, gero zatitu eta plastikozko poltsetan edo ontzietan gordetzen dira, eraldatutako atmosferan (gas nahasketa, oxigeno maila baxukoa oro har, produktuaren ontze-prozesua atzeratzen duena).
Ontzia hozte-tenperaturan mantentzen da, hotzak (produktua mantentzeko metodo bakarra) eragotzi egiten baitu barazkietan egon daitezkeen mikroorganismoak ugaltzea. Tenperatura egokia 1º C eta 4º C artekoa da.
Ezinbestekoa da higiene-ohitura egokiak izatea eta produktuak hozte-tenperaturan mantentzea.
Erosteko aholkuak:
Etxean aintzat hartzeko aholkuak:
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net