Zer da "kontrol ofiziala"?
"Erakunde eskudunek egin ahal duten edozein kontrol, betiere egiaztatzeko elikagaiei eta pentsuei buruzko legedia bete egiten dela, bai eta animalien osasunari eta ongizateari buruzko arauak ere". (882/2004 Araudia).
Zein ekintza biltzen da kontrol ofizialean?
- Ikuskapenak
- Egiaztapenak
- Egiaztapenak
- Laginak hartzea eta analisiak egitea
Noiz eta non egiten dira kontrolak?
Kontrol ofizialak erregulartasunez egin behar dira; eta, ahal dela, aldez aurretik jakinarazi gabe (auditoretzak izan ezik). Halaber, pentsuen ekoizpen, eraldatze eta banatze prozesuaren edozein fasetan egin behar dira.
Zein jardueratan edo/eta establezimendutan egiten dira kontrol gehiago?
Kontrolak egin baino lehen, erakunde eskudunek planifikazioa egiten dute; eta horretarako, honako arlo hauek hartzen dituzte kontuan:
- Jarduerei lotutako arriskuak (establezimenduak zein jarduera gauzatzen duen eta zein produktu ekoitzi edo erabiltzen duen, arriskua handiagoa edo txikiagoa izango da).
- Kontrol ofizialaren emaitzak (batez ere indar berezia egiten da aurreko urteetako kontroletan emaitza onak izan ez dituzten establezimenduetan).
- Eskarmentua eta aurreko kontroletan hartutako ezagupen maila.
- Lege aldaketak (arau berriak agertzearekin batera, sektorea egokitu egin behar izaten da).
- Alerta sareetako jakinarazpenak (kutsatutako loteei dagokienez, kutsadura fokuaren jatorria eta enpresaren informazioa hartzen dira kontuan).
- APPCC autokontrolaren emaitzak enpresan bertan.
- Osasunean eragin ahal duten arrisku berriak.
Non dago jasota zein kontrol egingo den?
Erakunde eskudunek Urteko Kontrol Programa idatzi eta gauzatu egiten dute animalien elikadurari buruz. Programa hori erreferentziazko dokumentua da pentsuak modu ofizialean kontrolatzeko zerbitzu guztietarako. Programa horrek biltzen ditu aipatutako zerbitzuek Kalitateari eta Elikagaien Segurtasunari buruz gauzatzen dituzten jarduera guztiak, jarduera horiek maiztasunez, aldian-aldian eta era programatuan egiten badituzte.
Zein jarduera egiten da erkidego mailan?
Autonomia erkidegoek ikuskapenak egiten dituzte aldian-aldian bai pentsuetako fabriketan, bai bitartekarien eta abeltzainen artean.
Ikuskapen horietan hainbat kontrol egiten dira, besteak beste:
- Dokumentazio eta trazabilitate kontrolak:
-
- Lehengaien sarrera
- Aurrenahasketen sarrera
- Fabrikazio erregistroa
- Pentsuen norakoaren erregistroa
- Aurrenahasketen irteeraren erregistroa
- Erreklamazioen erregistroa
- Higiene eta osasun baldintzen kontrolak:
-
- Instalazioak eta makinak
- Biltegiak eta biltegiratze baldintzak
- Enpresak berak egiten dituen Autokontrolen (APPCC) berrikuspenak
- Lehengaien eta pentsuen kontrol analitikoak
- Etiketen kontrolak:
-
- Lehengaiak
- Aurrenahasketak
- Pentsuak
- Gehigarriak
- Animaliak elikatzeko industrian debekatuta dauden produktuen erabilera
- Lagina modu ofizialean hartzeko kontrolak, hurrengo produktuetan:
-
- Animalia-proteina elaboratuak (baimendu gabeko osagaiak dituen ala ez)
- Gehigarriak (Baimendutako Gehienezko Muga betetzen duen ala ez)
- Analisien osagaiak (etiketan aitortutako edukiak ea errealitatearekin bat datozen egiaztatzen da)
- Mikrobiologia kontrolak (Salmonella, E. coli, etab.)
- Kaltegarriak izan litezkeen substantziak (mikotoxinak, dioxinak, metal astunak, etab.)
Zer gertatzen da kontroletan zehaztutako baldintzak bete ezean?
Kontrol ofizialetan antzematen bada legea ez dela betetzen, erakunde eskudunek neurri egokiak hartu behar dituzte. Horretarako, kontuan hartzen dute zein neurritan ez den bete legea, zein diren enpresaren aurrekariak eta nolako arriskua ekar lezakeen ez-betetze horrek.
Izan liteke neurri administratiboak hartu behar izatea (produktua merkatutik kentzea edo produktua deuseztatzea, enpresa ixtea, edo establezimenduei emandako baimena kentzea, etab.) edo zigorrak aplikatzea. Azken hauek, nolanahi ere, eraginkorrak izan beharko dira, bai eta disuasio-zigorrak eta neurrikoak ere.
Non lor nezake informazio gehiago?
Ingurumen eta Nekazaritza zein Itsas Gaietako Ministerioko (MARM) web orrian SILUM izeneko tresna (Animaliak Elikatzeko Establezimenduen Erregistrorako Sistema Informatikoa) aurkituko duzu. Web orri horretan honako hauek aurkituko dituzu:
- Autonomia erkidegoetako animaliak elikatzeko sektorean dauden establezimenduen Erregistro Orokorra.
- Pentsuen Alertetarako Sare Azkarrak gauzatu dituen jarduerak. Beroriek komunikazioa ahalbidetzen dute, denbora errealean, Administrazio Nazionalaren eta autonomia erkidekoen artean.
- Erkidego mailan eta sarrera puntuetan egindako kontrol ofizialen kudeaketa.
- Legedia, animaliak elikatzeko hainbat produkturen egoera legala, berrikuntzak, intereseko estekak,... kontsultatzeko aukera.
Gaiarekin lotutako estekak
ELIKAko web orria - Animalien Elikadura