ONTZIETAN ERABILTZEN DIREN PLASTIKOAK


Bisfenol A konposatuaren erabilera murristea haurren biberoietan.

2011/8/UE Zuzentarauaren arabera, Europako Batzordeak erabaki du zuhurtzia printzipioa aplikatzea eta Bisfenol A konposatuaren erabilera murriztea haurren biberoietan.

Zalantzak daude kaltegarria ote den haurrek Bisfenol A konposatuarekiko duten esposizioa. Beraz, ezinbestekoa da zalantza horiek argitzea, konposatu hori duten biberoiak berriz merkaturatu aurretik. Batzordeak erabaki du 2011. urtearen erdialderako Bisfenol A konposatua duten biberoi guztiak EBko merkatutik kentzea.

Zuzentarauak honako neurri gehigarri hauek biltzen ditu:

  • Estatu kideek 2011ko otsailaren 15a baino lehen onetsi eta argitaratu egin beharko dituzte beharrezkoak diren lege, arau eta administrazio xedapen guztiak, Zuzentarauak xedatutakoa bete ahal izateko.
  • 2011ko martxoaren 1etik aurrera debekatuta egongo da horrelako biberoiak egitea, eta 2011ko ekinaren 1etik aurrera debekatuta egongo da, halaber, elikagaiekin kontaktuan egongo diren plastikozko materialak eta objektuak Europako Batasunera inportatzea, baldin eta Zuzentarauak xedatutakoa betetzen ez badute.
2011/8/UE Zuzentaraua

Espainian 2011ko martxoaren 26tik dago debekatuta substantzia hori erabiltzea umeentzako biberoiak egiteko, PRE/628/2011 Aginduan xedatutakoarekin bat.

Zer da A Bisfenola?

A Bisfenola osagai kimikoa da eta zenbait plastiko eta erretxina sintetikotan erabiltzen da.

Zertarako erabiltzen da?

Elikadura arloko plastikoak egiteko erabiltzen da, adibidez biberoiak, katiluak eta pitxarrak, sukaldeko tresnak eta kontserba lata batzuen estaldura egiteko.

Zein ondorio izan ditzake?

Konposatu honen egitura gizakien zenbait hormonaren egituraren antzekoa da, eta gure hormona-sistema alda dezake, nahiz eta ez duen berehala antzeman daitekeen kalterik eragiten. Halako sustantziei "Hormona-disruptoreak" esaten zaie.

Nork izaten du esposizio handiena?

Umeak izaten dira disruptore horiekiko esposizio-maila handiena izaten dutenak. Beraz, aztertu egin dira biberoiak eta umeek maiz erabiltzen dituzten beste ontzi batzuk egiteko plastiko mota hori erabiltzeak dituen desabantailak.

Nola jakin dezaket biberoi batek A Bisfenola duen ala ez?

Polikarbonatoz egindako biberoiak dira A Bisfenola dutenak. Biberoi horiek honako ikono hau daramate oinarrian:

7
edo
PC

Lasai, biberoi gehienak material horrekin egiten baitira. Zalantzarik baduzu, irakur ezazu arretaz orrialde hau eta, ondoren, erabaki biberoi hori erabiltzen jarraituko duzun. Ez erabiltzea erabakitzen baduzu, honako alternatiba hauek dituzu:

Ba al dago biberoi horien alternatibarik?

Baduzu beste biberoi batzuk erabiltzea, nahiz eta ez den beharrezkoa; izan ere, bermatuta dago A Bisfenola duten biberoiak seguruak direla.

  • "Kristalezko" biberoiak dira alternatibetako bat. Nolanahi ere, astunagoak dira eta puskatu egin daitezke.
  • Polieter sulfonaz (PSA) egindako biberoiak ere badaude. Horiek "BPA-free" edo "BPArik gabe" (A Bisfenolik gabe) esaldia daramate. Nolanahi ere, biberoi horiek egiteko materialak ez dira A Bisfenola bezain ezagunak. A Bisfenola, berriz, sakonki aztertu da azken urteotan, sorrarazi duen eztabaida dela eta.
  • Propilenozko biberoiak ere erabiltzen dira. Hala ere, ez dira hain egonkorrak termikoki; beraz, errazago irits liteke elikagaira euren osagaien zati txiki bat. Fenomeno horrek "Migrazioa" izena du.

Informazio gehiago:

Loturak

Biberones
Niño con biberón
Veiss www.elika.net

ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net