Onetsi berri den Europako Erregelamenduaren helburua honako hau da: erantzunak eta irtenbideak ematea kontsumitzaileek alergenoen, nutrizio-informazioaren, produktuen jatorriaren eta internet bidez erosten diren produktuen inguruan dauzkaten galdera anitzei. Horretarako, elikagaien etiketatuari buruzko arau-sorta berria baliatuko da.
Elikagaien etiketatu orokorrari buruz indarrean dagoen legedia 1990ekoa da, eta elikagaiak merkaturatzeko praktikak eta kontsumitzaileen bizimoduak nabarmen aldatu dira ordutik. Gaur egun, kontsumitzaileek informazio gehiago nahi dute elikagaiak euren beharren arabera erosi ahal izateko, eta informazio hori etiketa sinple eta irakurgarrietan nahi dute, ulertzeko moduko etiketetan, nahasterik eragiten ez dutenetan. Erregelamendua idazten hiru urte baino gehiago igaro ondoren, araudi berriak horren guztiaren alde egingo du.
Legedi berriak arau berriak dakartza informazioaren irakurgarritasunari buruz. Horretaz gain, iruzurrak ekiditeko arauak indartzen ditu, eta horrekin erosteko aukera onena zein den erabakitzen laguntzen du. Hori lortzeko zenbait era daude:
Orain arte hori etiketaren arazoa izan da, eta, hain zuzen ere, hori da legedi berrian lantzen den gai nagusietako bat. Bertan, eskatu egiten da nahitaezko informazioak gutxieneko tamaina edukitzea, eta borondatez emandako informazioa ezin da aurkeztu derrigorrezko informazioa kaltetzeko moduan.
Erregelamenduak berrikuntzak dakartza izozte/desizozte-data adierazteari buruz. Derrigor adierazi beharko da zein izan den izoztearen edo lehenengo izoztearen data, eta horretarako "(e)an izoztua" adierazpena erabiliko da. Horrekin batera, data edo etiketaren barruan data non adierazten den azaltzen duen erreferentzia agertu beharko da honako elikagai hauen kasuan: okela, prestaturiko okela eta eraldatu gabeko arrantza-produktuak.
Saldu aurretik desizoztutako produktuei dagokienez, elikagaiaren izenarekin batera "desizoztua" jarriko da, honako egoera hauetan izan ezik: azken produktuan dauden osagaiak, elikagaia ekoizteko prozesuan izoztea eginbehar teknologikoa denean eta desizozteak elikagaien segurtasun eta kalitatean eraginik ez daukanean.
Bai; izan ere, nahitaez eman beharko da elikagaien nutrizio-ezaugarri garrantzitsuei buruzko informazioa (energia, koipeak, koipe asea, karbohidratoak, azukreak, proteinak eta gatza). Horrek elikagaiak erosi aurretik konparatu ahal izateko aukera emango du; hortaz, elikagaiak zeure beharrizanen arabera aukeratzen lagunduko dizu. Nutrizio-informazioa batera eta ikus-eremu berean eman behar da, derrigor 100g / 100 ml neurriei jarraiki. Borondatez zatika ere adierazi ahal izango da.
Olio eta koipe begetalen jatorria adierazteari dagokionez, jatorri zehatza jasotzen duen zerrenda egongo da aldamenean (esate baterako, palma-olioa edo koko-olioa), eta "proportzio aldakorra" adierazpenarekin osatu ahal izango da.
Legedi berriak indarrean dauden xedapenak indartzen ditu, hain zuzen ere, alergia edo intolerantzia eragiten duten substantzia zehatzen informazioa emateari burukoak. Helburua da kontsumitzaile alergiadunei informazioa ematea eta euren osasuna babestea, ontziratutako nahiz ontziratu gabeko elikagaiak jaten dituztenean. Elikagaien ekoizleek informazio hori eman beharko dute euren produktu guztietan.
Etiketan derrigor adierazi beharko da jatorria ardi-, ahuntz-, oilategiko hegazti- eta txerri-okelen (freskoa, hoztutakoa edo izoztutakoa) kasuan.
Gainera, hiru urteko epean, Batzordeak txostena aurkeztuko du jatorrizko herrialdea edo lekua adieraztearen egokitasunaren inguruan. Honako elikagai hauekin egingo da: behi-, txerri-, ardi-, ahuntz- eta oilategiko hegazti-okela; esnea, esnea osagai gisa daukaten esnekiak; egin gabeko elikagaiak; osagai bakarreko produktuak eta produktuaren % 50 baino gehiago diren osagaiak.
Legedi berriak zehatz ezartzen du elikagaia internet bidez saltzen denean etiketan ageri den derrigorrezko informazioa produktua erosi aurretik eskuragai egon behar dela eta urrutiko saltokian (web orrialdea edo katalogoa) agertu behar dela. Betekizun horrek bat egiten du kontsumitzaileek produktuak erosteko dauzkaten modu berriekin.
Alkoholdun edariak ez daude legediaren aplikazio-esparrutik kanpo. Behin-behinean, ez dituzte adierazi behar osagaien eta nutrizio-ezaugarrien zerrenda.
Etiketatzeari dagozkion betekizun berriak legedia formalki ezarri eta hiru urtera aplikatuko dira. Alabaina, nutrizio-etiketari dagokionez, nutrizio-informazioa eman beharra ez da aplikatuko onespen ofiziala egin eta bost urte igaro arte.
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net