 |
Saltzeko izena Zehazki zein produktu den adierazten du. Adibidez: melokotoi zukua. |
 |
Marka Produktua identifikatzen duen markaren izena da, marka komertziala alegia. |
 |
Osagai zerrenda Produktuaren osagaiak zehazten dira zerrenda horretan, proportzio handienetik txikienera. Hauek ere adierazi behar dira: gehigarririk, balego; euren funtzioa; mota eta izena edo identifikazio kodea (E hizkia eta jarraian zenbakia). |
 |
Enpresaren identifikazioa Ekoizlearen edo ontziratzailearen izena eta helbidea. |
 |
Eduki garbia Ontzian dagoen produktu kopurua da. Produktu likidoak bolumen unitateetan adieraziko dira eta gainerakoak masa unitateetan. |
 |
Iraungitze data edo gutxieneko iraupen data Oso produktu galkorretan (jogurtak eta beste) "iraungitze datak" produktu hori kontsumitu ahal izateko azken eguna (eguna eta hilabetea) zehazten du. Produktu erdi galkorretan eta egonkorretan (kontserbak, pastak...) hau azaltzen da: "Ahal dela, ... aurretik kontsumitu". Esaldi erdian produktuaren kalitate ezin hobea bermatzen duen gehienezko epea adierazten da, betiere, produktua kontserbazio baldintza egokietan eduki bada. |
 |
Kontserbatzeko eta erabiltzeko baldintza bereziak Produktua kontserbatzeko eta erabiltzeko baldintza bereziak behar baditu, etiketan adieraziko dira; horrela, egoki mantendu eta era ezin hobean kontsumituko da. |
 |
Erabiltzeko argibideak Produktua prestatzeko edo konbinatzeko modu egokiak adierazten dituzte. |
 |
Lotea Elikagaia zein lotetakoa den adierazten duen zehaztapena (normalean zenbakia). Produktu baten salmenta-unitateen kopurua hartzen da lotetzat, eta unitate horiek guztiak egoera bertsuetan ekoitzi eta ontziratzen dira. |
 |
Herrialdea Europa Batasunekoak ez diren herrialdeetako produktuetan zein herrialdetakoak diren zehaztu beharko da. |
 |
Alergenoak etiketatzea
Elikagaien etiketek argi adierazi beharko dute elikagai horiek alergenotzat hartutako osagaiak dituztela.
1245/2008 Errege Dekretuak, elikagaietako osagaiak adierazteari buruzko 1334/1999 Errege Dekretua aldarazten duenak, xedatzen du fabrikatzaileek alergenoen 12 multzo adierazi behar dituztela, baldin eta aurrez ontziratutako elikagaietako osagai gisa erabiltzen badira. Alergeno horiek honako hauek dira:
- Glutena duten laboreak (garia, zekalea, garagarra, oloa, espelta eta kamuta edo aldaera hibridoak) eta produktu eratorriak.
- Krustazeoak eta krustazeoz egindako produktuak.
- Arrautzak eta arrautzez egindako produktuak.
- Arrainak eta arrainez egindako produktuak.
- Kakahueteak eta kakahuetez egindako produktuak.
- Soja eta sojaz egindako produktuak.
- Esnea eta esnekiak (bai eta laktosa ere).
- Oskola duten fruituak (arbendola, hurrak, intxaurrak, anakardoak, paskanak, Paráko gaztainak, pistatxoak, makadamia intxaurrak eta eratorriak).
- Apioa eta eratorriak.
- Ziapea eta eratorriak.
- Sesamo aleak eta sesamo alez egindako produktuak.
- Anhidrido sulfurosoa eta sulfitoak, 10 mg/kg edo 10 mg/l-tik gorako kontzentrazioetan, SO 2 gisa adierazita.
- Eskuzuria eta eskuzuriz egindako produktuak.
- Moluskuak eta moluskuz egindako produktuak.
|