NUTRIZIONALA

Balio energetikoa
Kilokaloriatan edo kilojouletan adierazten da. Elikagaiaren energia proteinen, karbono-hidratoen eta koipeen kopuruaren araberakoa izaten da. Nutriente bakoitzak energia kopuru bat izaten du:

  • 1g proteina = 4 kcal.
  • 1g karbono-hidrato = 4 kcal
  • 1g koipe= 9 kcal.

Proteinak
Ezinbestekoak dira hazteko eta gure gorputza mantentzeko. Ehunak osatu eta giharrak garatzen dituzte.
Proteinek osatu behar dute egunero kontsumitutako energiaren % 10-15.
Hauek dira proteina iturri nagusiak: haragia, arraina, arrautzak, esnea, esnekiak eta lekaleak.

Karbono-hidratoak
Gure dietaren energia iturri nagusia izan behar dute (% 50-55).
Bi taldetan sailkatzen dira: bakunak eta konplexuak.

  • Bakunak: azukreak.
    Honako produktu hauetan aurkitzen ditugu karbono-hidrato bakunak: azukrea, eztia, fruituak, zukuak, esnea eta esnekiak.
  • Konplexuak: almidoia.
    Honako produktu hauetan aurkitzen ditugu: ogia, arroza, pasta, laboreak eta lekaleak.

Koipeak
Organismorako energia erreserbak dira eta bitamina lipodisolbagarriak garraiatzen dituzte.
Egunean kontsumitutako energiaren % 30-35 osatu behar dute.
Hiru mota bereizten dira:

  • Saturatuak:
    organismoetan daude eta giro-tenperaturan solidoak dira. Adibidez gurina, margarina edota haragi-koipea.
  • Monoinsaturatuak:
    giro-tenperaturan likidoak dira, eta, batik bat, oliba-olioan aurkitzen ditugu.
  • Poliinsaturatuak:
    landare organismoetan daude eta giro-tenperaturan likidoak dira. Batik bat intxaurrak, almendrak edota urrak bezalako fruitu lehorretan, ekilore-olioan edota arrain urdinetan daude.

Zuntza
Heste igarotzea eta funtzioa hobetzen laguntzen du. Organismoak xurgatzen ez dituen karbono-hidratoek osatzen dute zuntza. Dietan, gutxienez, eguneko 25 g kontsumitu beharko lirateke. Produktu integralak, lekaleak, fruituak eta barazkiak dira zuntz iturri nagusiak.

Bitaminak eta mineralak
Osasun ona izateko ezinbesteko substantzia nutritiboak dira. Elikagaietan oso kopuru txikian egoten dira. Bitaminetako asko hizki batez ezagutzen ditugu A, E, C eta D. Beste batzuk, ordea, euren izenez: tiamina (B1), riboflabina (B2) edota niazina (B3). Mineralak izen kimikoaren bidez ezagutzen ditugu: kaltzioa, burdina, magnesioa eta beste.

Etiketan Gomendatutako Eguneko Anoa-Kopuruaren bidez (CDR) adierazi behar dira: 100 g, 100 ml edo produktuaren zatia. Zientziaren aldetik zehaztutako baloreak dira, eta osasun ona izateko pertsona heldu bakoitzak egunean behar duen bitamina eta mineral kopurua adierazten dute.

ADIBIDEAK: NUTRIZIO-ETIKETAK NOLA AURKEZTU

NUTRIZIO-TAULA

etiquetado nutricional

NUTRIZIO-SEMAFOROA

semaforo nutricional

etiquetado nutricional

Interesgarria izan liteke

ELIKAGAI GEHIGARRIAK
Veiss www.elika.net

ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net