KALITATE BEREIZTUKO MARKAK

Nekazaritza Ekologikoa

Zer da nekazaritza ekologikoa?

Nekazaritza ekologiko, biologiko edo organikoa, lurraren emankortasuna eta, ekosistemen eta gizakien osasuna mantendu eta indartzen duen elikagaiak ekoizteko eredua da. Prozesu ekologikoetan, biodibertsitatean eta lekuan lekuko zikloetan oinarritzen da, kutsadura eragingo luketen kanpo baliabideak baztertuz. Horregatik, nekazaritza ekologikoaren teknikak muzin egiten die ongarri kimiko, pestizida, genetikoki eraldaturiko organismo eta orokorrean, naturalak ez diren bestelako gai sintetikoei.

Nekazaritza ekologikoak, betiko ohiturak, berrikuntza eta zientzia uztartzen ditu. Guztiok partekatzen dugun ingurumena zaintzen du; bidezko harremanak bultzatzen ditu; bizi kalitatea zentzurik zabalenean hobetzeko lan egiten du.

Elikagai ekologikoen ezaugarriak

  • Osasuntsuak eta elikagarriak dira. Elikagaiak ingurumen osasuntsu batetan ekoizten direlako, landaketarentzat, abereentzat zein bertan bizi diren baserritarrentzat.
  • Lurraren artisauek ekoizten dituzte, beraien eskulan trebeaz eta lurraren emankortasunaz baliatuz eta inguruneko bizidunekin bat eginda.
  • Nekazaritza ekologikoak, aldaketa klimatikoa leuntzen laguntzen du, nekazal sistemen efizientzia energetikoa hobetuz, biodibertsitatea indartuz eta kutsagai pilaketa murriztuz.
  • Eraldaturiko produktuetan, osagaien %95ak, jatorri ekologikoa dauka, non aditiboen erabilera oso murritza den.
  • Ekoizpen eredu zehatza da, duela 30 urte baino gehiago normalizatua. Europear Batasunaren kasuan, araudi bakarra dago partaide diren estatu guztientzat.
  • Ekoizpen, elaborazio zein merkaturatze lanetan parte hartzen duten pertsona eta enpresa guztiek, beraien lana aparteko zertifikazio entitate batek kontrolatzea onartzen dute.

Etiketa ekologikoa

Soilik nekazaritza eredu ekologikotik lortutako elikagaiak merkaturatu daitezke Ekologiko, Eko, Biologiko, Bio eta Organiko aipamenekin.

Nekazaritza Ekologikoaren ezaugarriak Europa guztirako indarrean den 834/2007 (EB) Araudian finkatuta daude, bai ekoizpenari zein etiketatuari dagokionez. Produktu ekologikoek araudi hori betetzen dutela bermatzen duen kontrol agintea Euskadin ENEEK da, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua.

Elikagai hauen etiketan, Europar Batasuneko ekologiko logoa -"eurohostoa"- agertu behar da eta honekin batera produktuaren benetakotasuna ziurtatu duen entitatearen izena eta kodea. Euskadin ziurtatutako elikagaiek ENEEK erakundearen kodea daramate, ES-ECO-026-VAS. Logoaren presentziak produktu ontziratuetan, zein ekoizlearen inskripzioak eragile ekologikoen erregistroan, bermatzen dute produktua era ekologikoan landu (landaketak) edo hazi (animaliak) edota eraldatu (transformatuak) dela.

Etiqueta de Agricultura Ecológica Etiqueta de Agricultura Ecológica

Babestutako Jatorrizko Izendapena (DOP)

Eskualde, leku zehatz edo salbuespenezko herrialde baten izena, nekazaritzako elikagai edo elikagai bat definitzeko balio duena eta gainera:

  • Eskualde, leku zehatz edo salbuespenezko herrialde horretan jatorria duena.
  • Bere ezaugarriak edo kalitatea eskualde geografikoaren eta giza eta ingurumen faktoreen emaitza dira eta.
  • Bere ekoizpen, eraldaketa eta elaborazioa eskualdean bertan egiten da.

Etiqueta denominación de origen

Babestutako Gune Geografikoaren Aipamena (IGP)

DOParen antzekoa, bigarren ezaugarria aldatzen delarik:

  • Bere zehaztasun eta ezaugarri bereziak eskualde geografikoaren emaitza dira.

Etiqueta indicación geográfica protegida

Bermatutako Espezialitate Tradizionala (BET)

Ekoizpen metodo jakin bati lotutako produktuak dira. Ezaugarri bereizgarriak izaten dituzte, osagai tradizionalak erabiliz edo metodo tradizionalen bidez ekoitzi direlako.

Etiqueta especialidad tradicional garantizada

Interesgarria izan liteke

ELIKAGAI GEHIGARRIAK
Veiss www.elika.net

ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net