Begiratu iraungitze data, elikagaiak erosi aurretik.
Elikagaia freskoa den ala ez zalantzarik baduzu, ez erosi, batik bat haragia edo arraina bada. Ez erosi elikagai izozturik eta hozturik azken unera arte.
Erosketak eginda, ahalik eta azkarren gorde hozkailuan. Erositakoa ez utzi ibilgailuan beste erosketa batzuk egiten dituzun bitartean.
Hobe duzu elikagai izoztuak poltsa isotermikoetan sartu, batik bat udan.
Gordetzean
Elikagaiak gordetzean, kasu egin etiketako gomendioei (hozkailua, izozkailua, kutxa).
Bereizi elikagai gordinak eta kontsumitzeko prest daudenak.
Jarri elikagai gordinak kontsumitzeko prest dauden elikagaien azpian; horrela ekidin egingo duzu kutsadura sortzea elikagai gordinen ura erorita ere.
Izozkailuak, zenbat eta beteago egon, orduan eta hobeto funtzionatzen du. Hozkailuan, berriz, lekua behar da aire hotza elikagaien artetik igaro dadin.
Ez sartu elikagai berorik hozkailuan.
Begiratu iraungitze data, lehenago zein produktu kontsumitu behar duzun jakiteko.
Lata baten edukia erabat kontsumitu ez baduzu eta gorde nahi baduzu, estalkia duen ontzi batean gorde ezazu izozkailuan sartu aurretik.
Prestatzean
Garbitu maiz eskuak elikagaiak prestatzean, eta, batez ere hurrengo egoeretan: komunera joan ostean, animaliaren bat ukitu ondoren edota haurrei oihalak aldatu ondoren.
Janariak prestatzean, bereizi gordinik kontsumitzekoak eta kuzinatzekoak.
Jarraitu fabrikatzailearen instrukzioei.
Erabili sukaldeko zapi garbiak eta aldatu maiz.
Ziurtatu sukaldeko ohola eta labanak garbi daudela.
Kuzinatzean
Ongi kuzinatu elikagaiak. Elikagaiak 70ºC-tik gora kuzinatu behar dira, barrutik zein kanpotik.
Zerbitzatzean
Janaria kuzinatuta, ahalik eta lasterren kontsumitu edo bero mantendu, 63ºC-tik gora.
Gorde hozkailuan hotz zerbitzatzeko edo geroago kontsumitzeko prestatutako janaria.
Ez eduki elikagairik denbora luzez giro-tenperaturan zerbitzatu bitartean.
Birberotzean
Ziurtatu janaria 70ºC-tik gora birberotu dela.
Ez birberotu birritan.
Aholku orokorrak
Ez erabili hondatuta dagoen eta behar bezala garbitu ez daitekeen sukaldeko ontzirik.
Ez prestatu janaririk beherakoa edo goragalea baduzu.
Zauririk edo erredurarik baduzu, ez jarri elikagaiekin kontaktuan. Erabili tirita iragazgaitzak edo sukaldeko eskularruak.
Ez utzi etxeko animaliei sukaldean sartzen.
"ETXETIK KANPO KOZINATZEN" ataleko beste artikulu batzuk