ETXEAN KOZINATZEN
Gogora ezazu: hozkailuan sartu duzun lehenengo elikagaia atera behar duzu lehenik. Elikagaiak hozkailuan sartzean, sar itzazu erosi berriak hozkailuan zeuden elikagaien atzealdean. Horrela, elikagaiak alferrik galtzea eta iraungitze-data gainditzea ekidingo duzu.
Izozkailu baten hotz-maila izarren bidez neurtzen da: zenbat eta izar gehiago izan, orduan eta tenperatura hotzagoa lortuko du izozkailuak. Tenperaturak beti izan beharko du -18ºC-koa gutxienez.
Elikagaiak ondo kuzinatu behar dira kanpoaldetik zein barrualdetik; izan ere, kanpoaldetik erre egin daitezke barrutik batere berotu gabe.
Barrualdeko tenperaturak gutxienez 70ºC-koa izan behar du elikagaia ondo kuzinatu dela egiaztatzeko.
Mikrouhin labea ongi erabiltzeko aholkuak.| ELIKAGAIEN SEGURTASUNARI DAGOKIONEZ, ETXEETAN EGITEN DIREN OHIKO HUTSEGITEAK | HUTSEGITEAK ALDEZ AURRETIK EKIDITEKO OINARRIZKO NEURRIAK |
| Gutxiegi hoztea | Eduki janaria hotzean edo izoztuta kontsumitu bitartean |
| Higiene eskasa, oro har | Garbitu eskuak maiz |
| Gaixotutako pertsona baten bidezko kutsadura | Saihestu gaixorik dauden pertsonek elikagaiak uki ditzaten |
| Gutxiegi berotzea | Jarraiki ontzietako eta errezetetako gomendioei, bai denborari bai tenperaturari dagokienez |
| Kutsatutako tresnak erabiltzea | Ongi garbitu gainaldeak, eta garbitu tresnak erabili ondoren |
| Elikagaiak euren arteko kontaktuaren bidez kutsatzea | Gorde elikagaiak bereizirik |
| Askoz ere lehenago prestatzea | Kontsumitu elikagaia prestatu edo berriz berotu bezain laster |
(EUFICen informazio-txostenetik ateratako oharrak: “From Farm to Fok”.)
Fellows, PJ. Food Processing Technology - Principles and Practice. 2nd Edition. Woodhead, London, 2000.
PATOGENO NAGUSIAK
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net