ETXEAN KOZINATZEN
Elikagaiak biltegiratzeko eta gehiago iraunarazteko modurik errazena hozkailuan biltegiratzea da, hau da, tenperatura hotzean gordetzea.
Hotzak elikagaiak kontserbatzen laguntzen du: mikroorganismoen kopurua handitzea ekiditen du, elikagaien ezaugarriak aldatu gabe. Bestalde, zenbait elikagairen kasuan hobe da tenperatura hotzetan ez gordetzea kalitatea ez aldatzeko (fruta exotikoak, fruta eta barazki heldugabeak…).
Fabrikatzaileek hozkailuetan zenbait gune bereizten dituzte elikagaiak gordetzeko. Gomendagarria da oharrei jarraitzea, gune guztiek ez baitute tenperatura bera izaten. Hozkailuaren tenperaturarik egokiena 5ºC-koa da erdiko apalean.
Hozkailuaren beheko aldea epelagoa izaten da, eta hor gorde behar dira frutak eta barazkiak ez baitute hotz handiegirik behar izaten. Erdiko aldea izaten da hotzena eta arraina eta haragia gordetzeko egokiena izaten da. Bi gune horiek ongi bereizita egoten dira bi elikagai mota horiek (batetik, fruta eta barazkiak –gordinik jaten dira aurretik kuzinatu gabe-; eta, bestetik, haragia eta arraina) kontaktuan egotea ekiditeko. Bi elikagai mota horiek kontaktuan egonez gero, "kutsadura gurutzatua" gerta liteke.
Esnekiak, janari-hondarrez betetako plastikozko ontziak, pastelak, eta "ontzia irekiz gero, elikagaia hozkailuan gorde" esaldia duten produktu guztiak erdiko edo goiko apalean gorde behar dira, haragi eta arrain gordinak baino gorago.
Kontu handia izan behar dugu haragia eta arraina bezalako elikagaiekin, beste produktuen gainean ura bota baitezakete. Hozkailu askok bereizitako lekuak izaten dituzte elikagai mota horiek gordetzeko. Zure hozkailuak halako lekurik ez badu, elikagai horiek ontzi itxietan gorde behar dituzu isuriak ekiditeko.
Ateetako apalak izaten dira hozkailuko gunerik epelenak eta hotz gutxiago behar izaten duten produktuak gordetzeko izaten dira (edariak, mermeladak, gurina…).
PATOGENO NAGUSIAK
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net