ZEIN DIRA ERAGIN
ALERGIKOAREN SINTOMAK?

Alergenoen (elikagaiak) eta antigorputzen arteko borrokak aurrea egiten duen neurrian, sintomak azaldu egiten dira:

  • Sintoma arinak: normalean ahoaren inguruko erupzioa arinaz gain, aho alergiaren sindromea antzematen da (azkura ahoan eta eztarrian). Larruazaleko sintomak ere antzematen dira: urtikaria eta angiodema (azkura, negala, ekzema, eta ezpainak, betazalak eta eskuak handitzea).
  • Sintoma larriak: digestio-sintomak (goragalea, gorakoa, beherakoa, sabel-karranpak) eta larruazaleko sintomekin lotutako arnas-sintomak (doministikuak, konjuntibitisa izan dezakeen mukidun rinitis larria eta, inoiz gutxitan, asma).
  • Sintoma oso larriak eta inoiz gutxitan geratzen direnak: anafilaxia hau da, aurreko sintoma guztiak batera. Goialdeko arnas bideak handitzeak zaildu egiten du arnas hartzea eta irenstea (glotisaren edema); beraz, gaixoak konortea gal dezake edo bihotzekoa izan.

alergia alimentaria sintomas

Interesgarria izan liteke

NON AURKI DEZAKET INFORMAZIO GEHIAGO?
Veiss www.elika.net

ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net