ZER DA ELIKAGAIEI ALERGIA IZATEA?
ZER DA ELIKAGAIEI INTOLERANTZIA IZATEA?

"Elikagaiei alergia izatea" da elikagai baten edo osagai baten (alergenoa) aurrean pertsonen sistema immunologikoak izan dezakeen erantzun desegokia edo kontrako erreakzioa.
Organismoak alergenotzat hartzen du edozein gorputz arrotz; eta, defentsa mekanismo gisa, antigorputza sorrarazten du. Antigorputz horrek alergenoarekin bat egitean sortzen dira erreakzio alergikoak. Elikagaiekiko alergia gehienak elikagaiak kontsumitzean sortzen dira; baina, baita elikagaia ukitzean edo elikagaia edo egoste lurrunak arnastean ere.

"Elikagaiei intolerantzia izatea" da metabolismoak berak, sistema immunologikoak parte hartu gabe, sortzen duen kontrako erreakzioa.
Adibidez, laktosa ez toleratzea, hau da, esnearen azukrea behar den bezala ezin digeritzea.

Asma da alergia mota ohikoena, eta elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak bigarren alergia mota bihurtu dira.

alergia alimentaria que es

Interesgarria izan liteke

NON AURKI DEZAKET INFORMAZIO GEHIAGO?
Veiss www.elika.net

ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net