ZENBAT PERTSONAK
DIETE ALERGIA ELIKAGAIEI?


Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) 2004ko txostenaren arabera, Europako populazio helduaren %1-3k diete alergia elikagaiei eta umeen % 4-6k.

Espainian, Alergologia eta Immunologia Klinikoaren Espainiako Elkarteak (SAES) 2005eko argitalpenean adierazi zuen 10 urtean bikoiztu egin direla elikagaiekiko alergiak: herritar guztien %3,6 izatetik %7,4 izatera hain zuzen. Gaur egun, 4 urtetik beherako umeen %8ri eragiten diete alergiek, eta 10 urtetik gorakoen artean %2ra murriztu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), herritar guztien %6,3k diete alergia elikagaiei eta umeen %5ek.

Elikagaiekiko alergien maiztasuna eta larritasunak gora egin duelako pertzepzioa orokorra da; baina, orain arte, kakahueteekiko alergiarena baino ez da egiaztatu ahal izan.

personas alérgicas

Interesgarria izan liteke

NON AURKI DEZAKET INFORMAZIO GEHIAGO?
Veiss www.elika.net

ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net