NOLA ANTZEMAN DITZAKET ALERGENOAK
ELIKAGAIEN ETIKETETAN?


Erosteko aholkuak: irakurri etiketetan osagaiak alergenoen presentzia antzemateko. Elikagai eta edari ekoizleek produktuak etengabe hobetzen dituztenez, alergia duten pertsonek elikagaien etiketak irakurri beharko lituzkete zerbait erosten duten bakoitzean. Alergien edo intolerantzien %90 sorrarazten dituzten elikagaiek etiketetan derrigor adierazi behar dute, indarrean dagoen legediari jarraiki. Honako hauek dira elikagai horiek.

Alergien edo intolerantzien %90 sorrarazten dituzten elikagaiek
1. Glutena duten laboreak (garia, zekalea, garagarra, oloa, espelta, kamuta)
2. Krustazeoak eta moluskuak
3. Arrautzak
4. Arraina
5. Oskola duten frutak eta kakahueteak
6. Soja
7. Esnea
8. Apioa
9. Ziapea
10. Sesamo alea
11. Eskuhoria
12. Sufre dioxidoa eta sulfitoak, 10 mg/kg-ko baino kontzentrazio handiagoetan
alergia alimentaria cuadro de alimentos

Etxerako aholkuak: elikagaiak manipulatzean eta prestatzean arreta handiz jokatu, kontrako erreakzioa sor dezaketen elikagaiak kontsumitzea, ukitzea edo arnastea ekiditeko.

Etxetik kanporako aholkua: Europa Batasunean alergien eta intolerantzien %70 etxetik kanpo gertatzen dira; beraz, gomendagarria da etxetik kanpo jatean, zure beharren berri ematea jatetxe, taberna eta familiakoen edo lagunen etxeetan. Halatan, elikagai alergenikoa ekidin egingo duzu.

alergia alimentaria alimentos etiquetados

Bidaietarako aholkuak: bidaiatzean gomendagarria da ingelesez edo bisitatuko duzun herrialdeko hizkuntzaz zure alergiaren berri ematen jakitea eta ekidin behar dituzun elikagaien zerrenda eramatea. Halaber, gomendagarria da eguneratutako mediku-txostena eramatea (txosten eredua: http://www.e-rinitis.com/consejos/documents/alergia4952.pdf). Garraiobide publikoetan (abioi, tren, itsasontzietan) ematen dizuten janariarekin ere kontuz ibili behar duzu; izan ere, janaria hornitzaile independenteak prestatu badu, zerbitzuko langileek ez dute jakingo zein osagai dituzten janariek.


alergia alimentaria alimentos etiquetados

Interesgarria izan liteke

NON AURKI DEZAKET INFORMAZIO GEHIAGO?
Veiss www.elika.net

ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.net